BENIDORM

Costa Blancak Alacanteko probintziari dagokion Mediterraneoko kostaldea hartzen du.

Ikus SORTAK atala, hotelean JARDUERA BEREZIEKIN egonaldiaren osagarriak

Paisaia zoragarriak dituen ingurunean, instalazio turistiko moderno eta ongi ekipatuak edukiko dituzu, eskualdeko zein nazioarteko janari goxoak dastatuko dituzu eta hainbat kirol eta kultura jarduera eta ikuskizun edukiko dituzu eskura. Costa Blanca Europako eskualde kosmopolitetako bat da eta bere hiriburu estraofiziala, Benidorm, Espainiako sektore turistikoko adierazle onenetarikoa da.

Med Playak lau hotel ditu Benidormen: Riudor Hotela, Rio Park Hotela  Regente Hotela eta Flamingo Oasis Hotela . Lau hotel apart jomuga bikainarentzat.

Benidormeko hondartza garbi eta urre kolorekoek, klima beroak, zeruertzak eta hango etorbide zabalek, oporraldi lasaiak edo aktiboak igarotzeko leku aparta bihurtzen dute, eta baita gauez dibertitu edo hondartzaz gozatu nahi baduzu ere. Familian gozatzeko, hainbat parke tematiko daude, Terra Mitica eta Aqualandia, besteak beste. Kirol ugari praktika daitezke: golfa, ala delta, parapentea, nabigazioa, uretako eskia, urpekaritza, karting-a, gimnasia hondartzan, tenisa, zaldiketa eta abar.

XX. mendearen hasieran, arrantzaleen herria zen eta 2.000 biztanletik behera zituen. Egun, 50.000 biztanletik gora ditu eta urtean zehar 5.000.000 bidaiari baino gehiagok bisitatzen dute. Benidormera urtean zehar Europako herrialde askotako turistak datoz, eta baita Espainiako beste leku askotakoak ere. Britainiarren artean hain da ezaguna non urtean zehar Italia osoa bisitatzen dutenak ia gainditzen duten!

Nazioarteko musika agertokiko izarrek Benidormen jotzen dute urtean zehar, eta udaren hasieran, Musika Jaialdi famatua ospatzen da, musika merkatuan sartu nahi duten talentu berrientzat lorbide famatua.

Bidaiariak kostaldean nahi duen noranzkoa har dezake, hainbat aukera baititu. Esaterako, itsasontzian irteera Benidormeko uhartera eta urpekaritza egitea itsasoko hainbat espezieren artean. Kostaldeko beste herri politak ere bisita ditzake, Altea esaterako. Edo barnealderantz joan eta herrixkak edo itsasoa mende dituzten mendiak ikusi, Algar esaterako, ur-jauzien multzo eder batean zehar doazen ur argien igerileku naturalak dituen natura-erreserba.

Area Hotelak

Hotel Rio Park
Rio Park Hotela
Gaur gauean 52.20€

Rio Park HotelaBenidorm

Rio Park bizi-bizirik dagoen hotela da eta horregatik bezero askoren gogokoena da aspaldidanik. Dekorazio modernoa eta giro berezia du hotel honek. Rio Park-ek kalitate-prezio erlazio bikaina eskaintzen du, Benidormen opor dibertigarriak igarotzeko beharrezkoa den guztiaz gain.

Hotel Riudor
Riudor Hotela
Gaur gauean 52.20€

Riudor HotelaBenidorm

Riudor hotela leku ezin hobean dago kokatuta, Benidormeko Mediterraneo Etorbidean bertan, hau da, hondartzetik eta herriaren erdigunean dauden ikuskizunetatik ibilaldi labur batera. Logela batzuk aurtengo neguan berritu dituzte erosoagoak izateko. Benidormen erdian dagoen eta helduentzako bakarrik den hotela da Riudor.

MedPlaya - Hotel regente
Regente Hotela
Gaur gauean 40.80€

Regente HotelaBenidorm

Regente hotelak leku lasaia eta atsegina eskaintzen dizu Benidormen. Hiriaren erdigunetik eta hondartzatik hurbil dagoen hotel honek kalitate-prezio erlazio ezin hobea eskaintzen du erosotasun handiaz gain. Ukitu modernoarekin, Regente hotela hainbeste urtetan ematen ari den arreta atseginarengatik da aparta.

Hotel Flamingo Oasis
Flamingo Oasis Hotela
Gaur gauean 72.00€

Flamingo Oasis HotelaBenidorm

Flamingo Oasis hotelak dena barne aukera eskaintzen du Benidormen eta, hari esker, dena barne aukeraren onurak eta Benidormek eskaintzen dituen ikuskizun guztiekin oporrei onura ateratzeko aukera izango duzu. Logela handiak ditu, igerileku handia eta familia osoak gozatzeko aukera anitz. Flamingo Oasis oso hotel famatua da Benidormen.