Los hoteles MedPlaya ofrecen a los huéspedes que se alojen con nosotros en Benidorm, durante 6 noches o más, un servicio de traslado gratuito desde y hacia el aeropuerto de Alicante. ¡Compruebalo! más información.
Costa Blancak Alacanteko probintziari dagokion Mediterraneoko kostaldea hartzen du.
Paisaia zoragarriak dituen ingurunean, instalazio turistiko moderno eta ongi ekipatuak edukiko dituzu, eskualdeko zein nazioarteko janari goxoak dastatuko dituzu eta hainbat kirol eta kultura jarduera eta ikuskizun edukiko dituzu eskura. Costa Blanca Europako eskualde kosmopolitetako bat da eta bere hiriburu estraofiziala, Benidorm, Espainiako sektore turistikoko adierazle onenetarikoa da.
Med Playak bost hotel ditu Benidormen: Riudor Hotela, Rio Park Hotela Regente Hotela Agir Hotela eta Flamingo Oasis Hotela . Bost hotel apart jomuga bikainarentzat.
Benidormeko hondartza garbi eta urre kolorekoek, klima beroak, zeruertzak eta hango etorbide zabalek, oporraldi lasaiak edo aktiboak igarotzeko leku aparta bihurtzen dute, eta baita gauez dibertitu edo hondartzaz gozatu nahi baduzu ere. Familian gozatzeko, hainbat parke tematiko daude, Terra Mitica eta Aqualandia, besteak beste. Kirol ugari praktika daitezke: golfa, ala delta, parapentea, nabigazioa, uretako eskia, urpekaritza, karting-a, gimnasia hondartzan, tenisa, zaldiketa eta abar.
XX. mendearen hasieran, arrantzaleen herria zen eta 2.000 biztanletik behera zituen. Egun, 50.000 biztanletik gora ditu eta urtean zehar 5.000.000 bidaiari baino gehiagok bisitatzen dute. Benidormera urtean zehar Europako herrialde askotako turistak datoz, eta baita Espainiako beste leku askotakoak ere. Britainiarren artean hain da ezaguna non urtean zehar Italia osoa bisitatzen dutenak ia gainditzen duten!
Nazioarteko musika agertokiko izarrek Benidormen jotzen dute urtean zehar, eta udaren hasieran, Musika Jaialdi famatua ospatzen da, musika merkatuan sartu nahi duten talentu berrientzat lorbide famatua.
Bidaiariak kostaldean nahi duen noranzkoa har dezake, hainbat aukera baititu. Esaterako, itsasontzian irteera Benidormeko uhartera eta urpekaritza egitea itsasoko hainbat espezieren artean. Kostaldeko beste herri politak ere bisita ditzake, Altea esaterako. Edo barnealderantz joan eta herrixkak edo itsasoa mende dituzten mendiak ikusi, Algar esaterako, ur-jauzien multzo eder batean zehar doazen ur argien igerileku naturalak dituen natura-erreserba.