Costa Brava duela ehun urtetik gora deitzen da horrela bere paisaia basati eta malkartsua dela eta. Lehen arrantzaleen herrixka isolatu eta umilak zirenak orain oporretarako jomuga polit, aberats eta moderno bilakatu dira. Zaharra eta berria, tradizioa eta modernotasuna, kirol zerbitzu ugariekin eta kultura zein aisialdirako aukerekin batera hondartza ezagun eta kala ikusgarrien eskaintzari gehitzen zaizkio oraindik ere dagoen arrantza eta nekazal tradizioari.
Med Playak bost hotel ditu Costa Bravako bi jomuga gogokoenetan: Monterrey Hotela, Platja d'Aron eta Esmeraldas , Sant Eloi Aparthotelak, Pola Giverola eta Pola Giverola Camp Tossa de Marren. Hiruak abiapuntu aparta dira kostalde historiko honen sekretuak ezagutzeko eta leku aparta dira eguzkiaz, hondartzaz, gastronomiaz eta beste hainbat jardueraz gozatzeko.
Platja d’Aroren kokapen geografiko aparta, itsasotik hurbil eta errepide sare nagusietatik gertu, denda ugari, gaueko zein aisialdiko jarduera ugari eta kalitatezko zerbitzu turistikoen aukera dira bere alderdi aipagarrienak. Monterrey Hotela hiriaren muinetik metro gutxira dago eta hondartzatik 70m-ra.
Tossa de Marrek ongi eutsi dio bere historiaren eta gaur eguneko egoeraren arteko orekari, eta turismo-gune garrantzitsua bilakatu da. Ostatuen, zerbitzuen eta jardueren azpiegitura handia du, non bisitariak egonaldi zoriontsua izango duen. Tossa de Mar ez da aberastasun naturala soilik, hirigunea artxibo historikoa ere baita.
Costa Bravako hondartzen ezaugarri nagusia haien uren kalitate ona da. Gainera, kalak eta ezkutuan dauden hondartza txikiak ere, landaretzaz inguratuak, itsasoak itsaslabarrak higatuz sortutakoak. Batzuetara Costa Bravako herri batzuetatik kostaldea zeharkatzen duten kostaldeko bideetatik bakarrik joan daiteke.